XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Itxaropen gutxi, alere.
Ez det uste sekulan ikusiko degunik emen gure Manex urrezko katea paparrean, beste
Egia esan, ez naiz arritzen.
Mendian bizitzeko, mendian erroak egiteko, ez da gurikeria maite izan bear.
Eta beti gure Manexek aul-aire bat izan du:
Zertan ote da orain?
Xeetasun gutxi degu andik, baiñan ni bildur naiz sakela ez duela beroegi.
Gure Pettan gaizto au ari zaigu berak ere bear duela egun batean Ameriketara joan.
Bearko du leenik bizitzen ikasi!
Ez da naiko dirua maitatzea: nork ez du maite?
Betiko entzutea det lanaren bildur danak obeki egingo duela etxean gelditu.
Gaiñera, bego beti etxea, eta bego erria.
Bizitzen ikasten duena, emen ere biziko da.
Ez al da ala?
Eta ba-da besterik: zertan ote du fedea gure Manex gizajoak?
Zer balio dute beste ondasunek, ori galdu baldin badu?